Cara lagunartea: Irlanda eta Euskal Herria

2006-05-25

ERAUSKIN ETA URIARTE-AMANTEGI, GARAILE EUSKADIKO I. ONE WALL TXAPELKETAN



Hasiberrien eguna izan genuen, azken larunbatean Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan jokatu zen I. Euskadiko One Wall txapelketa. Irlandar sustraiko pilota joko honen inolako ezagutzarik izan ez arren, Ibai Erauskin (banaka) eta Uriarte-Amantegi (binaka) garaile atera ziren, leihaketa hestu eta gogor baten ostean.

Banakako txapelketan, Erauskin lemoarrak nagusitu zen handballean eskarmentu handiagoa duen Iker Etxebarriaren aurrean (11-7 / 11-3). Binakako txapelketan, aldiz, Uriarte-Amantegi bizkaitarrak garaile atera ziren Erroizenea-Zabala gipuzkoarren aurka izandako final gogorrean (3-15 / 15-13 / 5-0).

Ezkurdin ospatutako torneora pilotari asko aurkeztu ziren, Canadan abuztuan jokatuko den XII Munduko Handball Txapelketan Euskadiko selekzioarekin aritzeko baliagarri bait zen. Baita ere, datorren ekainean Gipuzkoako Seguran jokatuko den IV Euskadi-Irlanda esku pilota ekitaldirako.

2006-05-18

One Wall pilota txapelketa Durangon

Iker pilotariaNoiz: Maiatzak 20 (larunbata)
Non: Ezkurdi Jai Alai (Durango)
Antolatzailea: Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza
Txapelketa: Euskadiko One Wall Handball I. Irekia
Jokatzeko erak: banaka eta binaka

Datorren larunbatean, maiatzak 20, Euskadiko I. One Wall Irekia jokatuko da Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Euskal Herrian lehenengo aldiz jokatuko da irlandar pilotaren (handball) erara txapelketa ofizial bat, Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren ardurapean.

Txapelketa banaka eta binaka izango da eta datorren abuztuan Edmontonen (Kanada) jokatuko den XII Handball Munduko Txapelketan arituko den Euskal Selekzioa aukeratzeko balioko du.

Bi saiotan banatuko da txapelketa. Larunbat goizean, binakako txapelketa jokatuko da. Arratsaldean, berriz, banakako txapelketa.

ONE WALL HANDBALL (frontoi soila)
Frontis soil baten kontra jokatzen da, txaparik gabe eta alboko ormarik gabe.

Frontisaren altuera: 4, 5 metro.
Frontisaren zabalera: 6 metro
Kantxaren luzera: 10 metro.
Kantxaren zabalera: 6 metro.
Pilota: gomazkoa (arina)

2006-03-18

San Patrizio eta rugbya

Egun handiak izan dira guretzat ostirala eta larunbata. Irlandak 28-24 irabazi dio Ingalaterrari kanpoan 6 nazioen txapelketan eta San Patrizio eguna ospatu dugu lagunartean eta garagardo gorri eta beltzak edanez. Gainera, neurriz baino ez dugu edan, gero autoa gidatu behar zen-eta. Eskerrik asko Urtzi Altube, Jon Azkargorta, Alvaro Gonzalez, Manu Alkitza eta mintzaldietan parte hartu duzuen guztioi. Caralagun zorretan dago zuokin. Aurten Irlandak gutxigatik ez du irabazi 6 Nazioen Lehiaketa, baina hurrengoan rugbylari eiretarrak beldurgarriagoak izango dira, ezbairik gabe. Zorionak Frantziari eta Elissalde eta gainerako rugbylari euskaldunei talde galoan jokatu dutenei, alegia.

2006-03-15

Rugbya mintzagai San Patrizio egunean

Martxoaren 17an, ostiralean eta arratsaldeko 19.30etan hasita rugbyari buruzko jardunaldia edukiko dugu Cara lagunarteak antolatuta Algortako Villamonteko Kultur Etxean. San Patrizio eguna dela eta 6 nazioen rugby lehiaketaren azken jardunaldiaren bezperan gaudela aprobetxatuz, honako hizlariak edukiko ditugu ostiralean Getxon:

Álvaro Gonzalez getxoztarrak "errugbia Getxon" izeneko mintzaldia egingo du
Brían Ó Dubhshlaíne dublindarrak "Errugbia eta gainerako kirolak Irlandan" izenekoa emango du
Jon Azkargorta getxoztarrak "errugbia Euskal Herrian"


Cara elkarteko kideak eta errugbian interesaturik dagoen edonor dago gonbidaturik jardunaldi hauetara. Sarrera doanekoa da eta behin hizlari bakoitzak amaitutakoan, denbora egongo da mahaingurua egiteko partehartzaileen galderen txanda izanik.

Azkenik, The Piper's taberna irlandesera joango gara S. Patrick ospatzeko (21.00ak aldera). The Piper's Algortako Basagoiti kalean dago, gasonlindegitik oso hurbil.

2006-02-05

Emily Smith-ek irlandarrak gogoan

Benetan begikoa izan da Emily Smith gaurkoan Bilbaoko Euskalduna Jauregian. Oso kontzertu ona eman du eta hasteko, gainera, Irlandako kanta bat eskaini digu. Geroago, kontzertuan zehar, irlandesak ote zeuden galdetu du eta baten batek altxatu du besoa. Eskozia eta Irlandako folk musika sustatzeko balio dute horrelako kontzertuek. Hunkigarria Emilyren ahotsa eta zinez ondo lagunduta egon da Jamie McClennan bibolina jotzen eta Steve Byrne kitarrajole edinburgotarra alboan. Jendeak txalotu egin ditu McClennan-ek egindako bibolin soinuak eta denok eman ditugu momentu alaiak Euskalduna barruan. Martxoan, gogoratu Mary Black etorriko zaigula. Irlandes eta euskaldunok ezin dugu hutsik egin egun horretan.

Argazkietan Emily Smith daukazue CDak sinatzen eta bestean Jamie McClennan bibolinjole newzelandarra eta Steve Byrne eskoziarra.

2006-01-28

Erandioko batzarra

batzarraren ostean... garagardoakUrtarrilaren 26an Cara elkarteak batzar nagusia egin du Erandioko udaletxean. Batzarrean honako partaideak egon dira: Rocco Caira, Mikel Arieta-Araunabeña, Oscar Rekalde, Eoin McGirr, Clara Donohue, M. Francia Iñiguez, Teresa Ripoll, Imanol Lara, Mella O'Connor, Manu D. Falagan, Ane de Beristain, Birjinia Lara, Mervyn Henderson eta emaztekia, Seámus Pálás eta Erandioko mutila.

Batzarrean giro polita egon zen eta nahiz eta kide asko ezin izan ziren agertu, guztietaz gogoratu ginen. Behin amaitu ostean, garagardo batzuk hartu genituen Mikel gidari eduki genuela. Den-dena gogoangarria. Hemendik aurrera Séamus Pálás, Teresa Ripoll eta Clara Donohue zuzendaritza batzordera pasatzen dira, hurrenez hurren presidentea, idazkaria eta presidenteordea direlarik. Oscar Rekaldek diruzain segiten du eta Mikel bokal izatera pasatzen da.

2006-01-26

Lagundu egiguzu

Cara logoHona hemen 80×15 tamainako zenbait irudi edo ikono, guri laguntzeko sortuak izan direnak. Kontua erraza da. Baldine eta zibergune bat badaukazu, horietako ikonotxo bat jartzeko eskatzen dizugu. Horren bidez, harro sentituko zara Irlanda eta Euskal Herriaren arteko harremanak sustatzeko seinale baitira irudiak. Gorde zure zerbitzarian eta ipini lotura gure ziberguneari, hots, http://www.caralagun.org guneari, hain zuzen ere. Behean, beraz, kolore desberdinetan dituzu irudiak, oso gutxi pisatzen dutenak zure webgunean deskarga-problemarik eduki ez dezazun:

Caralagun Caralagun Caralagun Cara

Basque-Irish fraternity Basque-Irish fraternity Basque-Irish fraternity Basque-Irish fraternity