Rugbya mintzagai San Patrizio egunean
Martxoaren 17an, ostiralean eta arratsaldeko 19.30etan hasita rugbyari buruzko jardunaldia edukiko dugu Cara lagunarteak antolatuta Algortako Villamonteko Kultur Etxean. San Patrizio eguna dela eta 6 nazioen rugby lehiaketaren azken jardunaldiaren bezperan gaudela aprobetxatuz, honako hizlariak edukiko ditugu ostiralean Getxon:Álvaro Gonzalez getxoztarrak "errugbia Getxon" izeneko mintzaldia egingo du
Brían Ó Dubhshlaíne dublindarrak "Errugbia eta gainerako kirolak Irlandan" izenekoa emango du
Jon Azkargorta getxoztarrak "errugbia Euskal Herrian"
Cara elkarteko kideak eta errugbian interesaturik dagoen edonor dago gonbidaturik jardunaldi hauetara. Sarrera doanekoa da eta behin hizlari bakoitzak amaitutakoan, denbora egongo da mahaingurua egiteko partehartzaileen galderen txanda izanik.
Azkenik, The Piper's taberna irlandesera joango gara S. Patrick ospatzeko (21.00ak aldera). The Piper's Algortako Basagoiti kalean dago, gasonlindegitik oso hurbil.




1 Comments:
Izkiriatu da euskaraz hemen behin rugby eta besteetan errugbi. Izanik berba hori internationala argi dago ze izena hon hori deportea da rugby eta da pasada bat izkiriatzea beste edozein forman.
By Erramun Gerrikagoitia, at 11:55 AM
Post a Comment
<< Home